Haserak, haserak beti azkena zor, Ta gero desertu bat Barruan idortzen ari zaigun lurra Oinpean zartatu da Maite duen bihotz baten Mina zeinen ederra den Bizirik sentiarazten nau egiak Bizirik ez dut bildurrik Bi zauri bi zauri diren bi begiak Bizirik sentitzeak min Eta orain desertu hontan noraezik Nire azal barrurantz ihes Ta ibili bide idorretan ederretan Malkoek ura amets Baina azal zaharra Utzirik Munduratuko naiz berriz Lehenetik Dena berrasmatzera Zugatik, nigatik Bizirik sentiarazten nau egiak Bizirik ez dut bildurrik Bi zauri bi zauri diren bi begiak Bizirik sentitzeak min Bi zauri diren bi begiak Bizirik sentitzeak min Haserak haserak beti azkena zor Eta azkenak hasera