Gertu bilatu nuen, Eta urrutiko lurraldeetan Profesietan ez zeuden, Ez zeuden mapetan, Ez zeuden psikiatraren Kolorezko piluletan, Kontzeptuetan ez zeuden, Ez zeuden formetan Guda-zelaian suak Utzitako errautsetan, Meitaleen bihotz desolatuetan Eskuetatik keak Ihes egiten duen bezala Desagertzen zara Ez zeuden gurasoen Kajoi debekatuetan, Ez zeuden exiliatuen Oroitzapenetan, Herri indigenetan Eta hitz konkistatuetan, Ispiluetan ez zeuden, Ez zeuden prekan Eskuetatik keak Ihes egiten duen bezala Joaten zara Nola izua Suiziden azken hitzetan, Nola herri bat Desertoreen kantetan, Errutina Presoen ihes-planetan, Nola egia Teloia jeisten denean