Hil ostean birsorturik, Zilbor-hestea mozturik, Berriz munduratu nahi dut Baina zu barik. Maitasunez hil baino lehen, Utzi libre! Traizio lasai bat egingo dizut: Zeruan enarak ikusi ditut, Segitzeko deiak aditzen ditut. Noan libre! Ezinezko ametsek batu gintuzten Eta ikusi ditugu egi bihurtzen Elkarrekin. Besoak zabal-zabalik, Zazpi malko jausi zaizkit Erditze-ura bezala Begietatik. Lur agortu hauek utzirik, Airera abandonaturik, Libre! Traizio lasai bat egingo dizut: Zeruan enarak ikusi ditut, Segitzeko deiak aditzen ditut. Noan libre! Eta naizen bezala maite banauzu Ez zaizkidazu orain hegoak moztu; Berandu da. Hegoak zabal-zabalik. Heriotz-kanpaiak entzuten ditut, Adio kantu hau eskaintzen dizut. Hegan egin, Libre! Hegan egin, Libre!