Hainbat urte argi itzalean, Hainbat urte muga barik, Hainbat urte igaro nahiean, Hainbat urte itsuturik Orain itxaropenaren giltza, helmugaren garrasi hitza galdu ditut Gogomenaren laguntza, orain arteko hizkuntza, joka ditut, ezin dut! Itsas bazterrean joka nabil aizu, geroaren taupadek bidea uzten duten unean Itsas bazterrean joka nabil aizu, kresalaren usainak berpiztu dezan nire barrena Orain arte irrifar batean, aukera nuen artean Orain arte aske ilunean, bakarrik nengoenean Orain, bakardadea badoa saminez nire gogoa, ez dut izenik Nire ohiuek ez dute inolako baliorik, irtenbiderik... Ta benetan mintzen nau! Bakarrik izatea, Bakarrik ibiltzea, Nire asmoak bideratzeko nahikoa izatea, Nire gogoa nik gidatzea Itsas bazterrean joka nabil aizu, geroaren taupadek bidea uzten duten unean Itsas bazterrean joka nabil aizu, kresalaren usainak berpiztu dezan nire barrena Itsas bazterrean joka nabil aizu, askatasun taupadek hartu dezaten nire barrena Itsas bazterrean joka nabil aizu, kresalaren usainak zabaldu dezan nire nahia bai!