Leihotik begira, itxaropenik ez. Etxean geldituko naiz, egunero legez. Saiatzen banaiz ere ez zaitut ikusten. Nere burutik alde egin, nahi ez duzun arren. Besterik ez dut sentitzen barrenean. Zuretzat toki bat daukat bihotzean, nire bihotzean... EROTZEN ARI NAIZ ERANTZUN BAKAR BATENGATIK. BIZITZA EMATEN ZUREKIN EGOTEAGATIK. GALTZEN ARI NAIZ. ITOTZEN ARI NAIZ. Egunak irauten eta gauak estaltzen. Orduak zenbatzen eta burua galtzen. Jabetzen ari naiz guzti hau entzutean. Hiltzen ari naizela berriz, zure begietan. Borroka honek atsedenik ez dauka. Entzun nahi ez dudan gezurrik ez bada, zurea ez bada...