Bizitza ukatzen denean, bortxatua denean, Barruan gordetzen duguna askatzen denean... Odolak zentzu bat badu, egi bat biluzten du, Hitza ukatzen demean. Bide jarraitu eta jarraitzen duzuenentzat Beldurrak gainditu ta aurrera egin duzuenentzat Ematen ari zareten ausardi guztiak Pizten du itxaropen berri bat. ITZALPEKO GARRAXIAK, ITZALPEKO ARGIAK SUTAN DAUDE ZUEN BIHOTZAK, SUTAN GURE BIHOTZAK... Oinazearen indarrak, ipar haize zakarrak Ilunabarrean galtzen den etsipen bakarrak. Zuen izerdi bustiak, zuen begien egiak, Itsutu egingo ditu.