Esan dutena, egin dutena Eman duguna, jaso duguna Nazkatu gara, harriz betetako Zaku honetaz, nekatu gara Baina ez, mundu zikin honetan Itxurakeriak irabazten du Belar txarrak bizirauten du HITZAK, IZENIK GABE HITZAK, ZENTZU GABE ENTZUN, GU ZER GAREN Bekaizkeria, frustrazioa Da zuen egia bakarra Gorde itzazue irain guztiak Merezi duenarentzat Ez jarrai, gu ez baikara nor nahi Ikasi maitatzen bihotzarekin Ez baduzu izozterik nahi, itotzerik nahi HITZAK, IZENIK GABE HITZAK, ZENTZU GABE ENTZUN, GU ZER GAREN Zenbat oinaze, zenbat bele Zenbat gezur eta zenbat kolpe Alde egin dezagun Ahaztu dezagun dena Hasi gaitezen ezer gabe