Atea jotzen duenak ez du bihotzik Legea egin duenak ez du barkamenik Eta gaur ez dira nitaz jabetuko Leiho bat ireki nahi diot zulo puta honi Aukera bat eman datorrenari Ez naiz, lurrera begiratzeko gai EZ DAGO MUNDUAN GEZUR BAT AURRERA EGITEKO INDARRA EMANGO DIDANIK EZIN DUT ULERTU, EZIN DUT SINESTU EZIN DUT GEHIAGO, BANOA HEMENDIK ZUTIK GERATZEN DA NIRE DUINTASUNA FALTAN BOTAKO DUZUE NIRE BIHOTZA Itsasoaren tirainak irentsiko zaituzte Egindakoa ordainduko duzue Bihar, harri bihurtu nahiko nuke Negar hau... EZ DAGO SURIK, GURE KALEAN EZ DA MALKORIK, AURPEGIETAN EZ DAGO OIHURIK, GURE HITZETAN EZ ERRUDUNIK, HILERRIETAN EZ ERRUDUNIK, HILERRIETAN