Kishore Kumar Hits

Hesian - Izar şarkı sözleri

Sanatçı: Hesian

albüm: Hesian


Nork esango zidan, gau hartan
Gordelekutik irteterakoan,
Ez nuela izango berriz itzultzeko gogorik,
Badugula esperantzarik.
Zure oinutsean, geldirik,
Gora begira, handia izan nahirik.
Zure besoetan izarrak maite zenituen,
Izar izan nahi nuke...
Begiak itxi eta arnasa hartu,
Irribarre baten truke hemen nauzu
Ez nizun esan esan nahi zintudan guztia
Zurekin amestu nahi dut
Zurekin amestu nahi dut
Zurekin bat izan nahi dut
ETA BELDURREKIN EGURREZKO DORRE BAT ERAIKI
SU EMAN ETA ALDE EGIN
ORAINA BIZI, BIHOTZAK EZTANDA EGIN ARTE
AHAZTU DENA, NAHI GABE
Nork esango zidan egun hartan
Trenbide hura atzean uztean
Izar horrengatik, aurrean izango zinela
Iraganean bezala
Orain hemen gaude, bidegurutzean
Elkarri begira, elkarren nahian,
Ez esan ezer, ez pentsatu etorkizunean
Nahi duguna izango da
Nahi duguna izango da
Nahi duzuna izango da
ETA BELDURREKIN EGURREZKO DORRE BAT ERAIKI
SU EMAN ETA ALDE EGIN
ORAINA BIZI, BIHOTZAK EZTANDA EGIN ARTE
AHAZTU DENA, NAHI GABE
Nork esango zidan, goizean
Besarkatzen zaitudan unean
Ez dudala nahi zugandik urrun egotea
Zugandik askatzea

Поcмотреть все песни артиста

Sanatçının diğer albümleri

Benzer Sanatçılar