Kishore Kumar Hits

Zea Mays - Osoa şarkı sözleri

Sanatçı: Zea Mays

albüm: Era


Direnak eta dudak, ta daudenak eta dudak,
Inoiz egongo ez direnak, agertutakoak.
Bidea pasatu orduko milaka ordu galdu
Naizena eta dudak, ez naizena eta dudak ta,
Erdituko ditudanak ta izango ez direnak.
Orriak kontatu orduko gehiago beharko ditut orain
Soldata eta dudak, ta teloiak eta dudak ta,
Inoiz egingo ez direnak, ta egin direnak.
Zerbait oihukatu orduko ahotsa galduko dut.
Lo gutxi eta dudak ta nerbioak eta dudak ta
Idatziko ez ditudanak, ta sortutakoak.
Argia piztu orduko iluna desagertuko da.
Badakizu, zalantzak besterik ez ditut,
Erdi naizela sentitu dut,
Berriz osoa izan nahi dut, izan nahi dut.
Gizakia eta dudak, emakumea eta dudak ta,
Lortu ez diren xedeak, bortxatu direnak.
Burmuinera heldu orduko burua galduko dut.
Ametsak eta dudak eta pozak eta dudak ta,
Beldurtzen duten egiak, gezur mingarriak.
Sutea hasi orduko errautzak besterik ez dira.
Behar beste negar egingo dut eta
Sikatzen naizenean, birmoldatu
Eta osotasuna lortu
Osoa izan nahi dut

Поcмотреть все песни артиста

Sanatçının diğer albümleri

Ate

2019 · mini albüm

Benzer Sanatçılar