Kishore Kumar Hits

Kupela - Baserria şarkı sözleri

Sanatçı: Kupela

albüm: Pagotxa


Baserri bizimoduak
Baditu kanbio latzak
Aurreratu nahiak beti
Sortzen ditu esperantzak
Behi ahate moderno hoiek
Omen dira aberatsak
Lehengo antzik ez daukate
Ikuluak ta baratzak
Ez kalitatiez bajatu
Emaitza bai ugaria
Hori da aurrerapenak
Egin duen miraria
Nola bait sortu biharrak
Soldata edo sariak
Plastiko bihurtu zaigu
Eguneko janaria
Gauz batzuetan kontrolak
Hari zaizkigu gainditzen
Horain ezin leike hasi
Etxean bildotx bat hiltzen
Gertuko amistadea
Zaila daukagu zerbitzen
Nork bere gauzekin ere
Ez degulako agintzen
Gaur egun zentru hoietan
Aukera bada jarria
Auskalo nolakoa ta
Nundik duten ekarria
Erropan ordaintzen bada
Kaliteteen neurria
Bide beretik jartzea
Komeni da baserria

Поcмотреть все песни артиста

Sanatçının diğer albümleri

Benzer Sanatçılar