Txuri batzuen esku Afrikar arrotza Ostiaka gertu zuen Ikusi heriotza, ikusi heriotza Beltz bero, beltz hotza Baten azala eta bestearen bihotza. Gibraltar inguruan Arabiar ugari Bizi berri batekin Dator ameslari Ai ameslari Zenbat mugalari Hauen kontura diren Aberasten ari. Gay eta lesbianek Burruka astuna "Gaitzak hartuta daude" Gure erantzuna Ta ez dakiguna Gure burua dela Gaixorik duguna. Gaitz hau gizarte osoa Sufritzen ari da Sendatu nahi badugu Saiatu sikira, saia sikira Eta ez joan urrutira Nor bera jarri bere Barrura begira.