Hogeita bost urtetan Istorio pila. Pozak, ezustekoak, Une ederrak mila Festan barneratzen da Gogotsu okila, Jai herrikoien alde, Elkartasun bila. Jendetzak Areatza betetzen Duenean Kolorez janzten dira Jai-guneko ertzak. Indartsu azaldu dira Marra zuri-beltzak Egon ezin Dutenen ametsak beteaz. Okilek kolpe ta kolpe Lanari ekin diote. Txioka zera diote: AURRERA TXORI BARROTE Urrun daudenen alde Lan isil, apala. Lagunen argazkia, Lagunen itzala Festan agertuko da Behar den bezala. Nahi ez duenak ere Ikusi dezala! Beti aldarrikatzen Eta beti alai Okila izango da Barrotea hausteko gai. Marijaia zain dago, Gargantua ere bai. Txori Barroterekin Egingo dute jai!