Kishore Kumar Hits

Ze Esatek! - Beldurrak Besarkatua şarkı sözleri

Sanatçı: Ze Esatek!

albüm: Ibuprofeno


Kaletik doa gaurkoan
Ez ditu sentitzen eguzki izpiak
Igande luze bat du aurretik
Eta ajea ez da lagun ona
Eguna gaizki hasi du
Amesgaizto baten erdian jaiki da
Eukiko al du honek esanahirik
Norberaren bizitzan?
Izarren azpian
Ametsen erdian
Iluntasunik ilunenarekin
Egingo dugu dantzan
Agian honela
Egunen batean
Esnatzean itzal guztiak
Aspaldiko lagunak izango dira
Seguruenik istorio guztiak
Dituzte bi irakurketa
Batetik gauza onak eta bestetik
Bakarrik tragediak
Deabruak eta herensugeak
Ezin dira hain gaiztoak izan
Modu berean printzeak zein printzesak
Ez dira beti guapoenak
Pausoa azkartu du, gaurkoan ezingo du
Inork berriro kikildu
Zalantzei hosti pare bat eman
Ta gelditu da "la mar de a gusto"
Barrura begiratzeko, beldurrak besarkatzeko
Indar danak batu ditu
Gaurkoan ezingo du inorrek gelditu
Bere erabakien jabea delako
Argi-itzal guztien
Jaun ta jabe bakarra
Etorkizunagatik borrokatzeko oraina
Aurreiritzi guztiak
Alde batera botata
Borrokarako prest dagoen gizaki askea
Izarren azpian
Ametsen erdian
Iluntasunik ilunenarekin egin du dantzan
Agian honela
Egunen batian
Esnatzean itzal guztiak
Aspaldiko lagunak izango dira
Argi-itzal guztien
Jaun ta jabe bakarra
Etorkizunagatik borrokatzeko oraina
Aurreiritzi guztiak
Alde batera botata
Borrokarako prest dagoen gizaki askea

Поcмотреть все песни артиста

Sanatçının diğer albümleri

Benzer Sanatçılar