Soineko grisa Begirada hura Gero etorri zen politena Ordu luzeak pantaila aurrean Noiz elkartuko momentuaren zain. Zure bila aniatu nintzen itsasoak ez zirela mugak, nire etxea zu baitzinan. Ni tabernetako makarrilla bat, zu berriz mendietako lorea. Zein ezberdinak, zein ederrak. Baina gauzak nonbait okertu ziren, zure zorionerako oztopo bat nintzen. Soilik ikusten nuen mundua erortzen. Azkenean agur esan zenidan, ezberdinegiak omen ginela. Bizitzaren ironiak, berriro bueltan taberna zuloan sartzen ditut nire penak.