Herri debekatu baten jaio nintzen Mapetatik ezabatua Baina noan lekura nirekin doa Barruan tatuatua. Kartzelaz kartzela ikasi dut zure egia Hain pedagogia harroz; Galeraz galera bihurtu da nire begia Nire lurrean arrotz. Mundu handi, globalizatu, itxi, Kolore bakarretik nola atera? Gu zergatik ezin gara iritsi Desberdinak izanik pareko izatera? Hizkuntza debekatu baten mintzo naiz Mututzea duena arau Hitza zainetatik dator maiz Esaten dudan aldiro esaten nau. Zentsore harroputza, inperialista hutsa Nahi dut zuk izan nahi ez duzun dena: Nire hizkuntza, Nire izana, nire izena Naizena. Mundu handi... To, kantu debekatu hau Ezin-esanez egina Kantatzen dudan aldiro kantatzen nau. Jauntxoen politika, porraren gramatika... Nahi dut zuk ulertzen ez duzun dena: Nire musika, Nire izana, nire izena Naizena! Zure min, zure muga, kartzela, diktadura... Nahi dut zuk ukatzen didazun dena: Nire kultura Nire izana, nire izena