Ezagutzen gara Haur ginenetik Barnean gorde dut oroitzapenik Gure_irri ta negarrak Bat eginik Ez genuen mundu berri horren beldurrik. Laguntasunaren Erro sendoak Kanporatu dizkit sentimentuak. Ahoan nituen hitz Damutuak Denboraren baitan aurkituz zapalduak. Ereindako hazi guztiak galduak Espero zenuena ni ez nintzela ohartu zinenetik Bizitzan lotzen gintuzten lokarri guztiak eten ziren erditik. Ta ezin ezer egin Izan dugun guztia Gure beldurren atzean geratu da irten ezinean. Begiak itxita Egin dut amets Gure haurtzaroan hartuaz babes. Mamu ilun gutzi hoiei Behingo ihes Baina ohartu naiz, amets bat zen. Amets bat besterik ez!! Espero zenuena...