Denboraren altzoan Etenik gabe doan Mundu honen antzera. Iragana oroituz Etorkizuna amestuz Beti noaz aurrera. Irrifar batez estaliak nituen Arnas gabeko egunak Jada ez da itzalik. Nire ametsen jabe izan nahiean Zalantza bakoitzean Nortasunari eutsiz. Ta hemen gaude, Berriro aurrez aurre Betiko adiskide Berotasuna jasoz beti Edonon zaudela ere. Barnea akordetan Hustuz zure aurrean Bizirik sentitu nahi nuke Argiak itzaltzean. Iluntasuaren argia dut maite Jendartearen bakardadea Arriskuaren lasaitasuna. Zoramenaren paradisu honetan Bizi nahi nuke etengabean Kontraesanen bide gurutzeak Utzi ditut atzean. Iragana oroituz Etorkizuna amestuz Beti noa aurrera. Ta hemen gaude, Berriro aurrez aurre Betiko adiskide Berotasuna jasoz beti Edonon zaudela ere. Barnea akordetan Hustuz zure aurrean Bizirik sentitu nahi nuke Argiak itzaltzean. Kantua hau bukatzean.