Denbora da mundua Bere orratz herdoilduei Korapiloak lotzen Egiak euria bezala datoz Kristalen kontra Eta ni hemen sokarik soka: Nire kantuak, nire dudak... Bistaratzen nauen gordeleku bat Ordulariak guri begira gelditu dira Ihes egin nahi duten soka hauetan Lotzen nauenak libre egin nau Hitzak baino ez diren Akorde urratu hauen Dardaraz begiratzen nauzu Ordu ta segunduak Eskutan desegiten dira eta Haiek gu erre baino lehen Erre ditzagun erlojuak Orain metalezko egia hauek Urtuta daude Ikaraz betetzen gintuzten Pisuzko galdera haiek Zintzilik soketan. Gordeleku bat Ordulariak guri begira gelditu dira Ihes egin nahi duten soka hauetan Lotzen nauenak libre egin nau